Hau euskaljakintzako entzun-irakurtzeko gunea da, hau da, entzuten irakurtzeko gunea. Gure asmoa euskal literaturaren etxera gure harri-koskorra ekartzea eta sarean bere presentzia zabaltzea da. Horretarako, genero ezberdinetako literatura lanak grabatzen joango gara, bai baitakigu askotan ez dugula izaten edo ez diogula eskaintzen irakurketari merezi duen denbora.
Euskaljakintzako kideok, arian-arian, autore ezagunen ipuin, poesia eta eleberri argitaratuak zein lan argitaragabeak (gureak, esaterako) grabatzen joango gara eta hementxe jarriko ditugu edozein arrazoirengatik irakurri ezin dituenak entzuten irakurtzeko aukera izan dezan. Jakin badakigu, dena den, norberak irakurtzeak dakarren plazer hori -irudimenezko munduan murgiltze hori- ezin ordezka daitekeela entzumen hauen bidez. Ez da hori gure asmoa. Gure desira euskal literaturara eramango gaituen atea zabaltzea besterik ez da. Gozatu!
