Xabier Mendiguren Elizegiren
(16 ipuin amodiozko, SUSA argitaletxea) Melodrama ipuina oinarri bezala hartuta, euskaljakintzakook sortutako ipuin ezberdinak.
Melodrama 2A. Narratzailea: Irati Martinez (euskaljakintza)
Melodrama 2B. Narratzailea: Ariane Harto (euskaljakintza)
Euskaljakintza jaio zen urtean, beste hainbat lanen artean, denon artean idatzitako istorioen egitasmoari eman genion hasiera. Harrezkero, urtero-urtero eutsi diogu tinko zereginari eta gaur gure sormenaren emaitza plazaratuko dugu. Aurtengoan, Xabier Mendiguren idazlearen 16 ipuin amodiozko kontakizun-bildumaren istorio baten hasiera hartu dugu abiapuntutzat, Melodrama. Ondoren, egutegia (2A eta 2B) eta hainbat baldintza ezarri ondoren, bakoitzak geure ekarria egin dugu. Hauxe izan da gela bakoitzari proposatutako hasiera:
Gela bakoitzak istorio bana idatzi du. Hementxe dituzue biak:Ezkerretara, gugandik hiru mahai harantzago eserita zegoen bikoteari begiratu nionean, neskaren azal morenoari, kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu. Berriro so jarri nintzaienean isilik zeudela konturatu nintzen, eta oso serio gainera: haserrezko espresioz, bakoitza bazter batera begira; aurrean baso bana hutsik, pentsatzekoa zen denbora franko zeramatela hor. Ez zuten ezer esaten baina, bien artean zerbait gertatu berria zela nabaria zen bezala, beste zer edo zer ere bazetorrela asma zitekeen. Zeharka behatzen zioten elkarri aldizka, baina, inoiz begiez topo egiten bazuten, azkarki erretiratzen zuten burua. Luze iraun zuten horrela. Halako batean, ez batak ez besteak begirada urrundu ez zutelarik, neskak, kopeta ilun eta serioz, pena apur batez ere bai, zerbait esan zion mutilari: — Ezin dut horrela segi, ezin dugu horrela segi. Gureak egin du... aspaldian egin zuen —horixe esan ziola pasatu zitzaidan burutik, beharbada zerbait oso diferentea esan zion baina.

Mendigurenek idatzitako jatorrizko istorioa irakurtzeko irrikaz egongo zarete, noski. Bada, hementxe duzue osorik: Melodrama. Irakurri arretaz eta ea zer iruditzen zaizuen. Irakurtzeaz gain, entzuteko aukera ere baduzue. Gainera, aipatutako Melodrama ipuinaz gain, Mendigurenen ipuin bilduma horretako beste istorio batzuk entzungai dituzue audioipuinak atalean.
Ezkerretara, gugandik hiru mahai harantzago eserita zegoen bikoteari begiratu nionean, neskaren azal morenoari, kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu. Berriro so jarri nintzaienean isilik zeudela konturatu nintzen, eta oso serio gainera: haserrezko espresioz, bakoitza bazter batera begira; aurrean baso bana hutsik, pentsatzekoa zen denbora franko zeramatela hor.
Ez zuten ezer esaten baina, bien artean zerbait gertatu berria zela nabaria zen bezala, beste zer edo zer ere bazetorrela asma zitekeen. Zeharka behatzen zioten elkarri aldizka, baina, inoiz begiez topo egiten bazuten, azkarki erretiratzen zuten burua.
Luze iraun zuten horrela. Halako batean, ez batak ez besteak begirada urrundu ez zutelarik, neskak, kopeta ilun eta serioz, pena apur batez ere bai, zerbait esan zion mutilari:
— Ezin dut horrela segi, ezin dugu horrela segi. Gureak egin du... aspaldian egin zuen —horixe esan ziola pasatu zitzaidan burutik, beharbada zerbait oso diferentea esan zion baina.