Ez dut biharko argirik ikusiko, Zorion Zamakola

(Ipuin Izugarriak, aukera eta sarrera Xabier Mendiguren. ELKAR argitaletxea)

 

Narratzailea: Unai Pérez (euskaljakintza)


Zorion Zamakola

Ermua, 1965



ZamakolaZorion Zamakola Ibaibarriaga Ermuan jasio zen 1965ean eta gaur egun Clairvaux-eko espetxean dago, Frantzian. Kazetaria da ikasketaz eta lanbidez, hainbat komunikabidetan jarduna, hala nola Aizu, Argia, Euskaldunon Egunkaria...


Ez dut biharko argirik ikusiko


Zorion Zamakolak ipuin honi esker Bilboko Gabriel Aresti ipuin saria irabazi zuen 1993an. Gerran gertatzen da istorio nagusia; edozein gerra izan zitekeen, baina gure artean Gerra aipatzea 36koaz ari gara, denon oroimenean zizelkaturik geratutako gertaera arketipikoa balitz bezala. Hori ipuin honetako denbora erreala da ordea, kontakizunak bai baitu denbora irreal eta mitiko bat ere. Ez dut gehiegi aurreratu nahi ipuinaren edukiaz (irakurlearen plazera eta emozioa zapuztea bailitzateke) baina baliabide hori -denboraren etena eta errealitatearen beste maila batera igarotze joan-etorrizkoa -aspaldikoa bezain egungoa da: orain dela mila urte hainbat kulturatako ipuin miragarrietan bezala gaurko idazle modernoetan agertzen dena. Xabier Mendiguren