Isuritako ura ez da batzen, Begoña Bilbao
(Ipuin Izugarriak, aukera eta sarrera Xabier Mendiguren. ELKAR argitaletxea)
Narratzailea: Imanol Ormaetxea (euskaljakintza)
Begoña Bilbao
Bermeo, 1932-2005
Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua. 80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.
Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste.
Palestina, zure mina (Elkar) eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako erietxe batean komatik atera den emakumea da protagonista. Aurretik, Bermeoko euskararen inguruko liburu bi zituen argitaratuak: Bermeoko Euskera Kresaltsua. Aditza eta Fonetika (Bermeoko Udala Argitalpena) eta Bermeoko berba eta Esamolde Kresaltsuak (Bermeoko Udala). Honez gain, Bermeo basatia nobela itzuli zuen frantsesetik 2001ean eta Txalapartaren eskutik argitaratu.
Ana Lupe Fernandez Bilbao, Lupe, kantariaren ama zen, eta Lupek 70eko hamarkadan ospetsu egin zituen kantu batzuetako letrak Begoñak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh kanta famatua esaterako. Euskal Idazleen Elkartea.
Isuritako ura ez da batzen
Isuritako ipuina ez da batzen, Begoña Bilbaok idatzi eta 1991n Irun Hiria saria irabazitakoa, XX. mendearen lehen erdian kokatzen da, baina era berean esan liteke "betiko" Euskal Herri bat erakusten digula, mendez mende transmititu diren bere lan-modu, ohitura eta sinesteekin. Gizarte tradizional horrekin lotzen da konta-modua ere, ahozko ipuin magikoen taxua eman baitio idazleak narrazioari. Deigarriena, baina, ez da ipuinaren denbora antzinakoa, ez teknika klasikoa, ezpada -bere idazkera sinplean eta moralismo eskematikoan- kontakizun miresgarriari darion indar berebizikoa, XXI. mendean primario samarra irudituagatik (edo halakoxea izateagatik) are benetakoago eta bortitzagoa. Xabier Mendiguren.