Maggie, indazu kamamila!, Joseba Sarrionandia

(Ipuin Bakarrak, aukera eta sarrerak Xabier Mendiguren. ELKAR argitaletxea)

 

Narratzailea: Eneko Novo (euskaljakintza)


Joseba Sarrionandia

Iurreta (Bizkaia), 1958



SarrionandiaJoseba Sarrionandia Uribelarrea Iurretan jaio zen 1958an eta Durangon hazi. Aski ezagunak dira bere biografiaren zertzelada nagusiak 1985ean Martutenetik ihes egin zuen arte, bai eta kartzelaldian nahiz erbestean kaleratu dituen liburu ugariak ere. Horiek denak baino lehen, ordea, hiru lan garrantzizko idatzi zituen 1980an, atxilotu zuten urte berean: Izuen gordelekuetan barrena poema-bilduma, saritzaileen edizioaren ostean egileak berrargitaratu nahi izan ez duena , eta bi ipuin, bere gerotizko bildumetan agertu ez direnak, sasoi hartan sari bana irabazi eta aldizkarietan plazaratu baziren ere. Enperadore eroa du izena haietako batek (...) eta Maggie, Indazu kamamila! besteak. (...). (Xabier Mendiguren Elizegi)


Maggi, indazu kamamila!


Xaguxarra aldizkariaren lehen alean agertutako ipuin hau izan zen nik, 82ko abenduan, euskaraz irakurritako lehenengo testuetakoa, eta liluraz bete ninduen goitik beheraino, euskaraz literatura egitea posible zela erakusten baitzidan estreinakoz. Geroztik jakin dut nire antzeko lilura sentitu zutela beste askok, eta ez da harritzekoa, noski, idazkera berri bat baitzekarren egileak: Eros eta Thanatos-en arteko gai eternala harturik, ñabarduraz betetako estiloa, magiaz blai dagoen lexiko-hautaketa, begiak noranahi zabaltzeko kosmopolitismoa... (Xabier Mendiguren Elizegi).