Nokia bat behar dut, Juan Martin Elexpuru

(Hamaika Ipuin, ELKAR argitaletxea)

 

Narratzailea: Xabier Méndez (euskaljakintza)


Juan Martin Elexpuru

Bergara, 1950



ElexpuruJuan Martin Elexpuru irakasle izan da urte askoan, ikastoletan aurrena eta UNEDen gero, bergarako euskal kulturako departamentua itxi zuten arte. Gaur egun literatura erotikoko bilduma bateko editorea da, eta "Goenkale" telesaileko gidoilaria. Euskarari buruzko lanez gain, haur literatura idatzi du Elexpurux, eta helduentzako zenbait liburu: "Txakur zaunkak atean" ipuin-bilduma, "Alpeen itzalpean" eta "Kuba triste dago" bidai liburuak, eta "Krabelina beltza" eleberri erotikoa.


Hamaika ipuin


Gerra zibil garaian kokatutako istorioekin hasi eta gaur egun arte, gure gizartearen argazki berezi bat egiten asmatu du Juan Martin Elexpuruk ipuin-bilduma honetan, askotan ezkutuan geratzen diren alderdiak agerian utziz eta ohikoak diren kontu batzuk hankaz gora irauliz, irakurleari irria eta ustekabea sortzeko beti.

Erretratu soziologikotik harantzago, hala ere, literaturako lan bat da Elexpururena, nostalgiaren samurtasuna eta ironiaren gazia elkartzen dituena: ipuin bixi eta arinak, edozein kale bazterretan gerta litezkeenak eta kaleko hizkuntza naturalean idatziak. Gerrako pasadizoak eta haren ondorengoak, ezkontza-despedidetako pikardiak eta gorabeherak, senar dibortziatuaren neurasteniak eta enpresari modernoaren estresak... Nabarmen uzten ditu egileak gizon-emakumeon ajeak eta makurrak, eta haien lepotik barre puxka bat egin, garraztasunik gabe ordea, sermoia ez baina denbora-pasa atsegina eskaini nahi baitigu idazleak; izan ere, protagonistaren lekuan gutako edozein egon bailiteke.....


Kritika:

Ingelesez: