Txinoen esperoan, Xabier Mendiguren Elizegi
(16 ipuin amodiozko, SUSA argitaletxea)
Narratzailea: Ana Etxarri (euskaljakintza)
Xabier Mendiguren Elizegi
Beasain, 1964
Xabier Mendiguren Elizegi Euskal Filologian eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna da. 1980ko hamarkada amaieratik editore lana egiten du Elkar argitaletxean.
Hainbat sariketa irabazi ostean, 1985ean argitaratu zuen Xabier Mendigurenek lehen ipuin-bilduma: Sei ipuin amodiozko (Susa, 1985; 16 ipuin amodiozko edizio berritua, Susa, 2002). Ordutik hona, Hamalau (Elkar, 1992), Opor ezberdinak (Elkar, 1995), Ene dama maite horri (Elkar, 1996) eta Errautsen distira (Elkar, 2002) -Gerra Zibilaren inguruan moldaturiko lau ipuin luzek osatua-, Bihotz gosetien kluba (Elkar, 2005) -maitasuna bilatzen duten pertsonaia bakartiei buruzko bost narrazio jasotzen ditu-, eta Arima enkoniatuak (Elkar, 2006) ipuin-bildumak kaleratu ditu. [Jatorria: basqueliterature.com]
Txinoen esperoan Xabier Mendiguren Elizegiren 16 ipuin amodiozko ipuin-bilduman agertzen den ipuinetako bat da.
Idazleari buruzko informazio gehiago:
- Basqueliterature.com
- EIE (Euskal Idazleen Elkartea)
Elkarrizketak:
- Gaztesarea.net: "Neure barrua biluztuz irakurlearengana iritsi nahi izan dut"
16 ipuin amodiozko
Xabier Mendiguren Elizegik aspaldian idatzitako eta argitaratutako ipuin batzuk berreskuratu nahi izan ditu "16 ipuin amodiozko" izeneko bilduma hau egiteko. Izan ere, liburu honetan agertzen diren istorio gehienak 80ko hamarkadakoak dira, idazlea zuriaren gainean beltza jartzeko zereginean hastapenetan zegoenekoak alegia. Eta datu hau, nahitaez, kontuan hartu behar du irakurleak, nire ustez, nabarmena baita liburu honetan agertzen zaigun idazlea batzuetan duda-mudatan ibiltzen dela ikaste prozesu horretan murgilduta. Istorio hauek guztiek, izenburuan iradokitzen den moduan, aldez edo moldez amodioarekin zerikusia dute, baina amodio hitza, batez ere, sexu-grinaren zentzuan ulertu behar da hemen. Gehienak broma antzekoak dira, barre egiteko sortutako txantxa dibertigarriak. Noizean behin begi-bistakoa da idazleak probokatzeko duen gogoa ere. Gaur egungo irakurlea, ordea, nekez sentituko da probokatuta han kontatzen diren istorioekin, denborak euskal irakurlea ere denetara ohitzera behartu baitu. Bestaldetik, idazlea ikasteko prozesuan dagoelarik, teknika desberdinak erabiltzen ditu, aukera eta posibilitateak aztertuz. Liburu honi gehiegi eskatzen ez bazaio, dibertigarria ere izan daiteke denbora-pasarako. (Javier Rojo, El Correo).