Zubiaren beste aldean, Xabin Zabala
(Ipuin Bakarrak, aukera eta sarrerak Xabier Mendiguren. ELKAR argitaletxea)
Narratzailea: Asier Lakunza (euskaljakintza)
Xabin Zabala
Donostia, 1956
Xabin Zabala Donostian jaio zen 1956an. Ekonomialaria da ikasketaz eta HABEko ikus-entzunezkoen sailean egiten du lana. Lanbide horretan "Bai horixe" euskara ikasteko telesailaren gidoigileetakoa izan zen; literaturan, berriz, Zubiaren beste aldean du ipuin bakarra orain artean, eta honekin eskuratu zuen 1989. urteko Irun Hiria saria (Xabier Mendiguren Elizegi).
Zubiaren beste aldean
Sujerentzi ahalmen berezia du ipuin honek. Itxura soil eta sinple baten azpian, tentsio indartsua dago ezkutuan; gertakizunen bat sumatzen dugu hor nonbait atezuan, eta kontaketan zehar taupadaka ari den sinbolismo hori noiz lehertuko den zain gauzka egileak. "Munduostearen mehatxua" deitu zion idazle galiziar batek haraindiko presentzia antzemangaitz horri; gure artean, ostera, inor gutxik heldu dio fantasiazko gai bati halako maitasunaz, berak bakarrik uztartu hain abilki magia zaharra eta eguneroko mundua ( Xabier Mendiguren Elizegi).