Joan eta Ane zigarro bat erretzen, Ibon Sarasola

(EREIN argitaletxea)

 

Narratzaileak: Alain Pérez (1) eta Amaia Urteaga (2) (euskaljakintza)


Ibon Sarasola

Donostia, 1946



Ibon SarasolaEuskalgintzaren munduan aurkezpen gutxi behar duen gizona da Ibon Sarasola (Donostia, 1946). Ingenieritza eta Filosofia eta Letrak ikasitakoa, hizkuntzalaritzan eginiko lanarengatik nabarmendu da. 1988an Euskaltzain Oso izendatu zuten. Euskaltzaindiako Hiztegigintzako batzordeko buru da, eta Euskara Batuko batzordeko kide. Euskal Filologia irakaslea izan zen 1987tik 1999ra Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1998az geroztik Euskal Filologian katedraduna da eta EHUko Euskara Institutuan egiten du lan.

Lan ugari argitaratu ditu Sarasolak bere ibilbidean, era askotarikoak gainera: literaturari buruzko saiakera, poesia... Bere lanik mardulenak eta agian ezagunenak, ordea, hiztegigintzan egin ditu. Horien artean daude: Poemagintza (1969), Euskal literaturaren historia (1971), Joan eta Ane zigarro bat erretzen (1977), Sobre la bipartición inicial en el análisis de constituyentes (1977), Contribución al estudio de textos antigüos vascos (1990) eta Euskara Batuaren ajeak (1997).

Itzulpenak ere egin ditu: Voltairen Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste. Bereziki hizkuntzalaritza eta, hain zuzen, hiztegigintza alorra landu du: Hauta lanerako euskal hiztegia (Kutxa). Erdara-euskara oinarrizko hiztegia (Vox), eta Hiztegi handia (Vox) gero. Orotariko euskal hiztegiaren zuzendaria da, 1970ean Koldo Mitxelenak ekindako lanari amaiera emanez. "Ereduzko prosa gaur" (2003) arakatzailearen zuzendaria ere bada (Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder. Literatur Solasaldia, 2006ko otsaila).


Joan eta Ane zigarro bat erretzen, 1977


Liburu motz honek, ohean zigarro bat erretzen ari diren neska-mutil batzuen pentsamenduak, gora-behera, haurtzaroako gertakizunak etabar, azaltzen dizkigu. Liburua motza ez balitz, nahiko lapaitza litzateke bere irakurketa, ez duelako beste munduko gauzarik agertzen. Interesgarria ordea, euskal literaturaren analisi txiki bat egin ahal digulako, harrigarria egiten da nola hain urte gutxitan aldatu den gure idazteko modua, gaiak etabar.

Liburuaren bukaeran, literatura ariketa txiki bat agertzen zaigu M. Vargas Llosaren obra batean inspiraturik eta Rafael Sendersen hitzez-hitzezko itzulpena bat. (Mikel Mendizabal, Argia, 1987-05-17)