Jarraian, grabazioa egiteko informazioa topatuko duzu. Irakurri grabatzen hasi aurretik:
APLIKAZIOA JAITSI
- Jaitsi Wavepad aplikazioa.
- Konektatu aurikularrak eta mikrofonoa ordenagailura.
GRABATU
- Aplikazioa ireki eta "New File" (artxibo berria) sakatu.
- Aurrekoa egiten duzunean, hainbat aukera irekiko zaizkizu. Horietatik hautatu: Sample Rate 32000, mono kanala.
- Ondoren, beste leihatila bat irekiko da. Sakatu bertako botoi gorria. Beste leihatila bat irekiko da. Oraindik ez zara grabatzen ari.
- Azken leihatila honetako botoi gorria sakatzen duzunean, grabatzen hasiko zara.
- Grabazio hasieran, esan irakurgaiaren izenburua, autorearen izena eta, azkenik, narratzailearen izena (zurea).
- Hutsen bat egiten duzunean, laukitxo beltza sakatu (STOP). PLAYri eman eta entzun grabazioa akatsa topatu arte.
- Gelditu grabazioa akatsaren aurretik eta hasi grabatzen utzitako pasartean. Ez eten grabazioa paragrafo baten erdian, hobe duzu paragrafo osoa hasieratik errepikatzea.
GORDE
- Grabazioa amaitu duzu (STOP).
- Leihatila txikia itxi (ireki duzun azken leihatila)
- Beste leihatila bat gelditzen da irekita. Hortxe azaltzen da grabatutako artxiboa. Kontuz! Oraindik ez duzu gorde.
- Sakatu FILE eta, ondoren, SAVE AS. Izena ipini eta MPEG Layer (MP3) bezala gorde. Utzi beste guztia dagoen bezala.
- Bidali niri MP3 artxiboa.
Oharra
- Irakurgaia luzea bada, kapitulu bakoitzeko artxibo bat grabatu.