Prozesua
- Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
- Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
- Testua euskara batuan bada, euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko arauak errespetatu.
- Ahots ozenez irakurri zailtasunez ohartzeko.
- Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abar markatu.
- Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
- Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuz.
- Galdetegia seinalatu aditzekin batera esateko.
- Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
- Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz ahoan; boligrafoa, adibidez).
- Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.